Radio Popular

Mitxel Lakuntza: "Urkulluk nahiago du erregearekin, Ana Botinekin eta Feijoorekin eseri, langile publikoekin baino".

2023/10/23
Mitxel Lakuntza: "Urkulluk nahiago du erregearekin, Ana Botinekin eta Feijoorekin eseri, langile publikoekin baino".
"Urkullu lehendakariaren politika izan da ahalik eta zerbitzu publiko gehien pribatizatzea eta azpikontratatzea, eta horrek eragina du zerbitzuetan eta lan baldintzetan". Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak berriro agerian utzi du Radio Popularren lehendakariaren gizartearekiko “deskonexioa”, eta gaitzetsi du zerbitzu publikoen alde egiteko duen borondate falta. "Patronalaren diskurtsorik erreakzionarioena zabaltzen ari da lehendakaria, zerbitzu publikoen eta sektoreko langileen aurkako diskurtsoarekin".

 

Hori guztia Hezkuntza Publikoan zein sektore publiko orokorrean grebak deituta dauden astean. "Zerbitzu publikoetako inbertsioa Europako batez bestekoarekin parekatzea eskatzen dugu. Europak BPGren %8 bideratzen du Osasunera, hemen % 5. Hezkuntzan Europak BPGren % 5 bideratzen du, eta hemen, berriz, %3". Gainera, Lakuntzak gogorarazi du azken hamarkadan langile publikoek erosteko ahalmenaren % 20 galdu dutela, eta hamarkada bat baino gehiagoz berritu gabeko hitzarmenekin, % 40tik gorako behin-behinekotasuna izaten jarraitzen dutela, “estatuko handiena". Horregatik, idazkari nagusiaren iritziz, funtsezkoa da sektore publikoaren baldintzak eta enplegagarritasuna Euskal Herrian erabakitzea.

Gainera, Lakuntzak dio ez dagoela baliabide arazorik. "Oraintxe 9.000 milioi daude EAEko erakundeen bankuetan". Baliabide horiek ere erreforma fiskala eskatzen dute, gehien dutenek ez dezaten gutxiago ordaindu. Lehendakariak, ordea, nahiago du erregearekin, Ana Botinekin eta Feijoorekin eseri, langile publikoekin baino".

Elkarrizketa osoa hemen.