NAIZ: irratia
Mitxel Lakuntza Urkulluri erantzunez: “EHn lan baldintzak hobeak dira greba gaitasuna handiagoa delako hemen eta ELAk greba erdigunean duelako”

“Kontraesana” ere ikusten du Urkulluk ulergaitzatzat jotzen duenean estatuko lan baldintza ‘onenak’ izanda grebak egitea. Horri esker dela oroitarazio dio Lakuntzak: “Hemen lan badinzak hobeak dira greba gaitasuna handiagoa dagoelako, eta ELAk greba estrategiaren erdigunean jarri duelako”.
Pobretze fase orokortu batean gaudela ohartarazi du idazkari nagusiak, “espekulazioaren” ondorioz. “Prezioak kontrolatu beharrean, interes tipoak igotzen dira eta horrek herritarrak itotzen ditu. Gainera, langabezia ere handitzea ekarriko du”. Horren aurrean, soldata igoera premiazkoa dela dio, gutxieneko soldata handituta eta negoziazio kolektiboaren bidez.
Ildo horretan, erronka nagusienetako bat kokatu du feminizatutako sektoreetan, horietan baitadue ordaindik berritzeke hitzarmen gehien. Emakume langileen aitortza falta salatu du patronala bai enpresa pribatua bai publikoa denean, eta salatu du negoziazioak hasieratik blokeatzen dituztela. “Horren atzean dagoena da emakumeek sektore prekarioenetan lan egin behar dutenaren ustea. Ez dute inolako aitortzarik”. Eta sektorearen publifikazioa ere eskatu du. “Langileak zaindu gabe, nekez egin daiteke zaintza on bat”.
Elkarrizketa osorik HEMEN