Mobilizatzeko garaia da, Bizkaiko metalgintzako sektoreko hitzarmenaren blokeo patronala hausteko

2022/03/28
Bizkaiko metalgintzako hitzarmena negoziatzeko mahaiaren beste bilera baten ondoren, ELAk gainerako sindikatuei helaraziko die mobilizazioak egin behar direla, betiere edukietan oinarrituta, hitzarmen on bat lortzeko. Sindikatuak nabarmendu du sektoreak lan-karga eta eskaerak dituela, eta enpresek irabazi handiak izan zituztela 2021ean; beraz, badago tartea soldata-igoera esanguratsuak lortzeko. Izan ere, ELA sindikatuak nabarmentzen duen bezala, 2021eko KPIarekin eta aurtengo KPIarekin, Bizkaiko metaleko langileok pobreagoak dira igarotzen den hilabete bakoitzean.

Gaur, martxoak 28 astelehena, beste bilera bat egin du Bizkaiko metalgintzako hitzarmena negoziatzeko mahaiak, eta, beste behin ere, eta dagoeneko 5 dira, patronalak uko egin dio mahai gainean edukien proposamenak jartzeari; negoziazioa blokeatzeko borondateari eutsi dio.
ELAk uste du ordua iritsi dela mobilizatzeko eta patronalari ikusarazteko nahikoa dela edukirik gabeko eta negoziatzeko benetako borondaterik gabeko bileretarako.