Lurauto Navarra (BMW)

Mobilizatzen hasi dira enpresari bideragarritasuna eskatzeko

2025/09/24
Langileek salatu dutenez, normalean berandu kobratzen dituzte soldatak, eta ez dute baztertzen mobilizazio gehiago egitea egoerari buelta ez bazaio ematen.

Lurauto Navarrako, Noainen dagoen BMWren tailer eta kontzesionarioko, 35 langileak (ELAko, UGTko eta CCOOeko ordezkari banak ordezkatzen dituzte) mobilizatzen hasi dira enpresaren etorkizunari buruz dagoen ziurgabetasuna salatzeko. Gainera, soldaten ordainketa behin eta berriz atzeratzen zaiela salatu dute.

Egoera honen aurrean, enpresaren bideragarritasunari eta lanpostuei eusteari buruzko zehaztasun gehiago eskatu diote zuzendaritzari.

Egoera lehengoratzen ez bada, langileek ez dute baztertzen mobilizazioen intentsitatea handitzea eta greba deitzea.