Mobilizazio berriak Arabako hostalaritza alorrean

2015/10/06
Sindikatuen aburuz, negoziaketa luzatzea eta boikotatzea da patronalaren helburua. Jakinda hitzarmenaren indarraldia abenduan bukatzen dela, aukera gehiago izango dituzte presioa sartzeko, egoera horretan sartzen bagara sektoreko prekarietatea areagotuko baita.

ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen agiria:

Uztailan, Arabar ostalaritzako patronalaren aldetik (ASHOVI ETA SEA), egunean daukagun hitzarmen kolektiboaren lan baldintzen eta soldataren izugarrizko murrizketen proposamena jaso genuen. Honen ondorioz greba orokor bat egitea planteatu genuen mahai negoziaketa osatzen dugun sindikatu guztiek. Bi aldeek, baldintza berriekin irailean negoziaketak berriz hastearen konpromisoa hartu izanak, greba bertan behera uztea eta patronalaren proposamena alboratzea ekarri zuen.

Iraileko lehenengo bileran sindikatuek proposamen berri bat aurkeztu genuen, patronalak, ordea, ez zuen berdina egin, hartu zuten konpromisoari uko eginez. Irailaren 29an mahiaren beste bilera bat egitea adostu genuen eta patronalak bere proposamena 24an aurkezteko epea ezarri genuen, bi aldeak ados egonda.

Egungo egoeran, patronalak berriz ere bere konpromisoa ez zuen bete eta ez zigun plataforma berririk aurkeztu eta 29ko bilera bertan behera utzi zuten agenda arazoak argudiatuz. Hurrengo bilera bat ezarri zuten urriak 8rako.

Sindikatuen aburuz, negoziaketa luzatzea eta boikotatzea da patronalaren helburua. Jakinda hitzarmenaren indarraldia abenduan bukatzen dela, aukera gehiago izango dituzte presioa sartzeko, egoera horretan sartzen bagara sektoreko prekarietatea areagotuko baita.

Egoera honen aurrean, sektoreko langileria behartuta gaude mobilizazioak areagotzera gure eskubideen defentsan. Negoziaketan parte hartzen dugun sindikatuok baterako kanpaina bat hastea erabaki dugu; Hasierako neurri bezala, sistematikoki hitzarmena betetzen ez duten enpresak salatzea izango da. Hau urriaren 15ean gauzatuko da Arabako lan ikuskaritzan lehenengo 40 salaketa aurkeztuz, hedabideak deituko ditugu prentsaurreko bat egiteko asmoarekin egoera salatu eta azaltzeko.

Hurrengo mobilizazioak urriaren 8ko bilera ondoren zehazteko ditugu, honen berri langileari, hedabideei eta gizarte osoari plazaratuko dizkiogu.