Mobilizazioa, murrizketei erantzuteko bide bakarra

2011/12/23
Mobilizazioa, murrizketei erantzuteko bide bakarra
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deituta delegatuen elkarretaratzea egin da Eusko Legebiltzarraren aurrean. Sindikatuetako arduradunek salatu egin dute administrazioaren negoziatzeko borondate eza, eta hitzartutakoa ez betetzeaz gainera inolako lotsarik gabe negoziazio-mahaia hankaz gora jarri duela, bere murrizketak ezartzearren

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako berriro adierazi nahi du arbuiatu egiten dituela Eusko Jaurlaritzak Funtzio Publikoaren Negoziazio-Mahara ekarri dituen neurriak, eskubide laboralei eta zerbitzu publikoaren kalitateari erasotzen baitie. Halaber, sindikatu honek exigitzen du bete daitezela hitzarmen kolektiboan enpleguari eta lan-baldintzei buruzko konpromisoak. Gure salaketa are argiagoa da Eusko Jaurlaritzak agertu duen nagusikeria eta intransigentzia ikusirik: ez da gauza izan UGTrekin eta CCOOekin ere ezer adosteko, hauek murrizketak negoziatzeko prest zeuden arren. Gertatutakoak frogatu du Jaurlaritzak helburu bakarra zuela, herri-administrazioko langileen lan- eta soldata-baldintzak murrizteko babesa izatea.

PSEk eta PPk Legebiltzarrean egin dituzten akordioek erakusten dute administrazioaren jarrera itxi hori; iritzi publikoa enplegatu publikoen aurka jarri nahi du, eta hauek ordain dezatela krisia, beraren ardurarik ez izanagatik ere. Jokabide arduragabe eta demagogiko horrek agerian uzten du gure agintarien   maila eskasa.

Eskubide laboralen eta zerbitzu publikoaren kalitatearen kontrako oldar hau dela-eta, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek lehen unetik erabaki zuen murrizketek eragindako sektoreak mobilizatzeko deialdia egitea. Mobilizazio hauek jarraipen handia izan dute, eta datozen asteetan gehiago izango dira.