Mobilizazioak Basaurin bere bikotekideak erahildako emakumearen hilketa gaitzesteko

2006/07/04

Basauriko berdintasunaren aldeko sindikatuen foroa osatzen duten ELA, LAB, UGT, CCOO, CNT, ESK, STEE-EILAS eta USO sindikatuek lanuztea eta manifestazioa egin dute gaur eguerdian.Arratsaldean, berriz, manifestazioa egingo dute heriotza gaitzesteko. Ekintza horiekin sindikatuek asteleheneko gertakizuna eta emakumeen aurkako indarkeria oro salatu nahi dute.