Mobilizazioak berriro esertzera behartu du Osakidetza, Uribe ESIko langileen lan baldintzak negoziatzeko

Erakunde Publikoaren eta ELA sindikatuaren arteko jarrerak oso urrun dauden arren, gutxieneko aurrerapenak daude, Osakidetzak bere plantillari ordaindu behar dizkion txandakako ordainsarien atzeraeraginezko izaeran, esaterako. ELAk eskatzen du ordainketa horien atzeraeragina 2017tik izatea, une horretan erabaki baitzen txandakako osagarria kentzea (beste zerbitzuetan egon bazegoenean), baina Osakidetzak proposatu zuen 2021eko urritik ordaintzea. Orain, aldiz, 2020ra aurreratu da Osakidetzaren proposamena. ELAren iritziz, planteamendu hori ez da nahikoa.
Negoziazioaren gainerako ataletan ez dago aurrerapausorik; beraz, ELAk honako hau eskatzen jarraituko du: alde batetik, txanda aldaketa duen langile guztiak proposamenetik kanpo ez geratzea, ezta Lehen Arretako plantillako gainontzekoak ere.