Mobilizazioak Bizkaiko garbikuntzaren alorrean

2007/05/08
Bizkaiko garbikuntzaren alorreko langileek maiatzaren 9an elkarretaratu dira Bizkaiko patronalaren egoitzaren aurrean, Cebek-ek negoziazio mahian duen jarrera itxia salatzeko. Orain arteko bileretan Cebek-ek hiru urteko lan hitzarmenaren eskaintza egin du, eta KPIaren inguruko soldata igoera besterik ez du aurkeztu proposamen horietan.

Egoera honen aurrean ELAk mobilizazioetarako deia egin die gainontzeko sindikatuei. Protesta ekintzen artean egun bateko grebarako proposamena egiten du ELAk.