Mobilizazioak Bizkaiko merkataritzan

2006/06/22

Uztailaren 3an aurtengo hirugarren greba eguna izango da Bizkaiko merkataritzaren alorrean. Izan ere, Bizkaiko patronalak ez du orain arte izan duen jarrera aldatu. Greba prestatzeko, ELA, LAB, UGT eta USOko ordezkariek giza katea egin dute ekainaren 23an Bilboko Parte Zaharreko hainbat saltoki lotuz.