Arabako metalgintzan egun osoko greba egunak lantzen ari da ELA SEAk negoziazioan bere horretan jarritzen duelako

2022/03/28
Arabako metalgintzako hitzarmen sektorialaren negoziazioetan aurrerapenik ez dagoenez, patronalaren immobilismoagatik, ELAk gainerako sindikatuekin batera amaitu du greba-egutegia. Plataforma sindikal bateratuak sektoreko prekarietatearekin amaitu nahi du.

Martxoaren 25ean, ostiralean, Arabako metaleko laugarren bilera egin zuten sindikatuek eta patronalak, ELAk, CCOOk eta LABek edukietan eta formetan akordioa lortu zutenetik. Izan ere, abenduaren amaieran, sektoreko prekarietatearekin amaitzeko errebindikazio taula aurkeztu zuten sindikatuek, sektorean sortutako aberastasuna modu orekatuagoan banatzeko.

SEA patronalak erantzun eskasak eman ditu geroztik errebindikazio taula horren aurrean, eta ez du inolako hobetuntzarik eskaini sodata igoerak KPIaren arabera bermatzeko, subrogazioaz, lanaldiaz edota bajetako osagarriei dagokienez. Jurisprudentziak jada jasotako hobekuntza txikiak eta enpresentzako merkeak baino ez diren neurriak jarri ditu mahai gainean. Gainera, bere proposamena atzera bota zezakeela iradoki zuen, Ukrainako gerra edo garraio greba aitzakiatzat hartuta.

Beraz, sindikatuek patronalari aurrerapausoak eskatu arren, SEAk dio sindikatuek egin behar dituztela mugimendu horiek euren eskaeretan, subrogazio mugatuko klausula posible bati buruz hitz egiteko, esaterako, edota hobekuntza txikiak lortze aldera. ELA ez dator bat patronalarekin, eta jarrera hori onargaitza delakoan da. Ondorioz, sektorean benetako aldaketak lortzeko, mobilizazio serio eta irmoak beharko direla garbi du ELAk, eta beste sindikatuekin batera, greba egunak lantzen ari da maiatzerako.

Mobilizazio horien berri emateko gaur zortzi, apirilaren 4an, prentsaurrekoa eskainiko dute ELA, CCOO eta LABek (USO,ESK, CGTrekin batera) Gasteizen, ELAren egoitzan, 11:00etan. Gogoratu dezagun horiek osatzen dutela Arabako Metalaren gehiengoa, ELAk sei ordekari, UGTk 3, eta LAB eta CCOO sindiaktuek bina dituztelako.