Tuterako Casa de Misericordia egoitza
Mobilizazioak deitu dituzte hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa gainditzeko

Tuterako Casa de Misericordia egoitzako enpresa batzordeak elkarretaratzeak deitu ditu hurrengo 4 astelehenetan (ekainaren 26an eta uztailaren 3, 10 eta 17an), 11:00etatik 12:00etara, egoitzaren aurrean, zuzendaritzak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatu duela salatzeko.
Langileek ekainaren hasieran egindako batzarretan onartu zituzten mobilizazio hauek. Batzar horietan, batzordeak 2021az geroztik inolako arrakastarik gabe egiten ari diren negoziazioen egoera azaldu zuen.
Aurrerapenik ez dagoenez, mobilizazioekin hastea erabaki dute, Tuterako gizarteak jakin dezan zein diren langileen lan baldintzak. Covid-19aren pandemian, funtsezkotzat jo ziren langileek halakotzat hartzea nahi dute lan baldintzak ezartzeko orduan.
Zuzendaritzak negoziazioa blokeatzeari uztea eta nahi den akordioa ekainean eta uztailean aurreikusitako mobilizazioetatik harago joan gabe lortzea espero dute langileek.
Langileek mobilizazioak hasteko erabakia hartu dute, eta gero eta gehiago eta gogorragoak izango dira, helburua lortu arte.