Hezkuntza Nafarroa

Mobilizazioak deitu dituzte lan baldintzetan eta hezkuntza sisteman hobekuntzak lortzeko

2024/04/12
ELAk, Steilasek, LABek, CCOOk eta UGTk mobilizazio dinamika bat iragarri dute Hezkuntza Departamentuak lan baldintzen eta hezkuntza komunitatean hobekuntzak negoziatzera behartzeko. Gainera, hobekuntzarik ezean, datorren ikasturtearen hasieran hainbat greba egun izango direla iragarri dute.