Gipuzkoako Eraikuntza

Mobilizazioak egin dituzte Donostian hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

2025/03/14
Adegik azken bileran proposatutako edukiekin haserre, gaur mobilizazioak egin dituzte hiriburuko enpresa eta obra nagusietan.

Gipuzkoako Eraikuntzaren azken negoziazio bileran, Adegik plataforma ezberdinei erantzun zien. Adegik ez ditu ELAk proposatutako eduki gehienak aintzat hartu. Ez dago KPItik gorako igoerarik, lanaldi murrizketarik, ez eta subrogazioan, bajettako konplementuak ez eta kontratazioan hobekuntzarik.

Gainera, absentismoaren inguruan Adegik eginiko diskurtsoak ELAko militantzia haserretu du. Eraikuntzan lan osasun eta prebentzioa ez direla errespetatzen salatu dute eta enpresek neurriak har ditzatela. Izan ere sektoreko istripu kopurua izugarria da.

Hori dela eta, gaur mobilizazioak egin dituzte hiruburan zehar. Honela enpresa eta obra nagusietan protesta eginez.