NAFARROAKO ehungintzaren eta oinetakoen MERKATARITZA

Mobilizazioak eta grebak Nafarroako hitzarmenaren alde

2023/11/25
ELAk deituta, eta Black Friday-arekin bat eginez, sektoreko langileek greba egin dute atzo eta gaur Nafarroako hitzarmenaren alde.

Atzoko greba egunak jarraipen esanguratsua izan zuen. Zehazki, denda ugari itxi zituzten merkataritza guneetan eta Iruñan, hala nola H&M, Springfield, Woman Secret edo Cortefield.

Gaur, azaroaren 25ean, langileek elkarretaratzea egin dute goizeko 11:30ean Iruñeko Karlos III.a etorbideko entzierroaren monumentuan. Ekitaldi honen helburu nagusia enpresak Nafarroan negoziatzera esertzearen garrantzia azpimarratzea da.

Langileek salatu dute patronalak uko egin diola Nafarroako hitzarmenaren negoziazioan parte hartzeari. Horren ordez, estatuko hitzarmena inposatu nahi da, eta horrek sektoreko lan baldintzak okertzea ekarriko luke.

Langileek, sektorean prekarietateak jarraitzen duelako kezkatuta, iragarri dute patronalaren jarreran funtsezko aldaketarik gertatzen ez bada eta negoziazioetan aurrerapausorik ematen ez bada, mobilizazio eta greba egun gehiago egingo direla Gabonetako denboraldian.