Bizkaiko Esku-hartze Soziala

Mobilizazioak eta sinadura bilketa sektoreko egoera salatzeko

2024/02/08
Bizkaiko Esku-hartze Sozialare negoziazio mahaiak blokeatuta jarraitzen du. Hilabete baino gehiago da azken negoziazio mahaia egin zela, eta ordutik ez da aurrerapausorik eman. Beraz, ELAko sektoreko langileek erabaki dute berriro mobilizazioekin hastea.

Gaur, adibidez, elkarretaratzea egin dute Gizardatz patronalaren egoitzaren aurrean, eta datozen egunetan sinadura bilketa bat jarriko dute martxan sektorearen egoera salatzeko. Era berean, otsailaren 22an Caritas enpresaren aurrean, Indautxu plazan, 18:00etan beste mobilizazio bat egiteko deia egin diete langileei.

Joan den abenduaren 29an egindako negoziazio mahaiaren ondoren, Gizardatz eta Geroan patronalek beren asmoak argi utzi zituzten berriro:

- Ez dituzte bermatzen bizitzaren garestitzeari erantzuteko behar-beharrezkoa den iragandako KPIak.

 - Ez dira kontuan hartuko aurreko hitzarmena amaitu zenetik sortutako atzerapenak.

 - Ez zaie beharrezko erantzunik emango ez kontziliazio neurriei, ez babes bereziko jarduera eta zentroei.

ELArentzat onartezina da mahai horretan gertatutakoa. Sektorearen beharrei erantzuten ez dieten edukiak planteatzeaz gain, patronalek mahai hori baldintzatu nahi izan zuten, negoziaziorako ultimatum gisa jarrita.

ELAk sektorea mobilizatu nahi du egoera horren aurrean, nahiz eta oraingoz beste sindikatuek ez duten benetako borondaterik erakutsi bide horren alde egiteko.