Mobilizazioak Gipuzkoako metalgintzan

2010/03/23
ELA Gipuzkoako Metaleko Hitzarmeneko negoziazio mahaian gehiengoa duen sindikatua, LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin bildu da martxoaren 23an Gipuzkoako metalgintzan mobilizazio egutegi bat adosteko asmoz.

ELAren iritziz, mobilizazio hauek egun Gipuzkoako Metaleko Hitzarmeneko negoziazioak bizi duen blokeo egoera gainditzea izan behar dute helburu.

Izan ere, ELAren iritziz, ADEGI-ren proposamen probokatzaileei (lanaldia igotzea, soldatak izoztea,  aintzinatasuna desagertaraztea, flexibilitatea areagotzea... bezalako proposamen atzerakoiekin) erantzun sindikal gogor eta bateratu bat eman behar zaie. Izatez, ADEGIren jarrerak negoziazio prozesua apurtzea eragin du. Gauzak honela, gaur, martxoak 23an ospatu behar zen negoziazio bilera bertan behera gelditu da.