Otsailaren 23tik aurrera greba Gipuzkoako zahar-egoitzetan

2009/02/13
ELAk aurreratu du Diputazioko ordezkariek bere jarrera aldatzen ez badute, otsailaren 23tik aurrera kalera irtengo direla, sektoreko grebari hasera emanez.

Hitzarmenaren beharrezko  edukinak

ELAko ordezkariok, 2008 ko urrian jada, hitzarmen honek nahi ta nahiez ondorengo 6 puntuak jaso behar dituela erabaki genuen:

 ·        Diputazioko langileen soldatekiko homologazioa.

·        Subrogazioa, enpresa aldaketa edo kontsezio administratiboan.

·        Hobekuntzak bajetan.

·        Lanaldiaren murrizketa ( 20 minututako atseden aldia eta norberaren kontuetarako 3 egun)

·        Igande eta jai egunetako plusak.

·        Urteko egutegia izatea.

 Negoziazioaren egoera

2008ko azaroan hitzarmenaren negoziaketa mahai martxan jarri genuen, eta momentu horretan,  gure plataforma ere aurkeztu genuen. Aldi berean, patronaleei ere euren plataforma aurkezteko deia luzatu genien. Gaurko egunean, patronalearen erantzun bakarra 0 izan da, alegia, 0 da euren proposamena.

ELAn negoziaketa zeharo blokeatuta dagoenaren balorazioa egiten dugu, izan ere, patronalak ez du, sektoreko langileen lan baldintzak hobetzeko inolako borondaterik, izan ere, benetan langileoi interesatzen zaizkigun edukinetan ez baita sartzen.

Egoera honen aurrean, urtarrilaren bukaeran, Gipuzkoako egoitza guztietan konzentrazioekin hasi ginen, deskantsuaren garaian,  patronalak bere jarrera alda zezan. Baina, patronalak berdin dirau; 0 esanaz, Diputazioak berdin dirau; ezkutuan eta langileok, otsailaren 23tik aurrera kalera irtengo gara, sektoreko grebari hasera emanez.

 

.