Mobilizazioak itunpeko irakaskuntzan

2008/05/14
ELA eta LAB sindikatuok –itunpeko irakas-kuntzan %83ko ordezkaritza dute-nak– maiatzaren 20ko lanuztea prestatzeko hirugarren informazio eta errebindikazio jardunaldia egingo dute maitzaren 15an. Jardunaldia Bilboko Plaza Zirkularrean izango da.

ELAk eta LABk Administrazioari finantzazio eredu berri bat exigitzen diogu, Itunpeko Irakaskuntzako beharginen lanaldi- eta lan-baldintzak hobetu eta homologatu ahal daitezen.

Itunpeko Irakaskuntzan gizarte-ekimeneko zentroak eta ikastolak daude. Sektore honetako langileei zuzendutako bi mobilizazio egingo dira:

·        12:30ean, ordezkarien bilkura plaza Zirkularrean.

·        18:00etan, langileen manifestazioa, plaza Zirkularretik hasi eta Jesusen Bihotzeko plazaraino.