Mobilizazioak Larrayoz anaiak enpresako kaleratzeen aurka
2012/07/09
ELAk salatu egin du Ultzamako Larrayoz Anaiak enpresak Lan Erreforma erabili izana beste 7 langile kaleratzeko ahal den modurik merkeenean. Kaleratuen artean ELAko delegatua eta beste sei lankide daude, zenbaitek 24 urteko antzinatasuna dutelarik. Denak Ultzamako haranekoak dira, enpresa kokatua dagoen lurraldekoak, hain justu.
Duela aste batzuk, kaleratzeen berri izanda, mobilizazioak egunero burutzen dira, goizeko bederatzietatik. Bere bidegabeko asmoetan atzera egiten ez badu enpresak mobilizazioak areagotzen joango dira. Langileek salatzen dutenez enpresako jabeak (Larrayoz anaiak eta bere bazkideak) “ diru asko irabazi dute urtetan langileen ahalegin eta izerdiari esker” . Beraz, bidegabea da kaleratu izana eta langabeziara bidaltzea miseriazko kalte ordainarekin, hain zuzen kalte ordainaren %40a Fogasak finantzatzen du eta.