Mobilizazioak Mungiako San Jose Etxe-Alai egoitzako 5 gerokultoreren kaleratzearen aurka

ELAk salatu duenez, nahiz eta San Jose Etxe-Alai egoitza ratio ezinezkoak aplikatzen ari den egoiliarrak ondo artatzeko, enpresak esan du langile gehiegi dituela eta horrek bere finantzak desorekatzen dituela. "Nola liteke langileak soberan egotea inoiz baino beharrezkoagoak garenean? Nola da posible burbuilei erantzuteko langile gehiago behar direnean langileak kaleratzea? Nola da posible pertsonen duintasunaren aurkako eraso honen aurrean Aldundiak, bere isiltasunarekin, erabaki hori bermatzea? ", galdetu dute langileek.
Iazko urtearen amaieran, ELAk enpresaren datu ekonomikoei buruzko informazioa eskatu zuen, besteak beste. Gaur egun, oraindik ez dute informazio hori jaso eta 5 kaleratze daude.
Gauzak horrela, ELAk erakundeetako arduradun batzuen hizkera bikoitza salatu du; batetik, gure adinekoen zainketen garrantziaz hitz egiten dute, eta, bestetik, langileak kutsatzeen erruduntzat jotzen dituzte, edo kaleratu egiten dituzte, aspaldi erabaki zutelako pribatizazioaren eta lan-prekarietatearen alde egitea, eta batzuek negozioa egiten dutelako zerbitzu publiko horrekin.