MOBILIZAZIOAK OSAKIDETZAN

2004/12/02

Gaur goizeko 11etan Osakidetzako langileek beste konzentrazio bat burutuko dute Txagorritxu Ospitalean benetako negoziaketa exijitzeko Administrazioari.
Mobilizazioetara deitzen duten sindikatuek, ELA, SME, SATSE eta ESK langileen %80 ordezkatzen dute, eta pasa den azaroaren 11an prentsaurreko bat ezkeini zuten Osakidetzako egoeraren berri emateko eta zenbait ekintza sindikal zabaltzeko.
Badira lau urte Osakidetzan azkenengo lan akordioa sinatu zenetik. Orduz gero azaldu diren arazoei buruzko akordio bat lortzeko gaitasun eza azaldu du Osakidetzak.
Lau urte hauetan langileek kezkatzen dituzten arazoak larriagotu egin dira eta horrela lan-baldintzak okertu egin dira (finkoenak, behin behinekoak...)
Hau guztien ondorioz, deialdia luzatzen duten sindikatuek, bakoitza bere eskakizunak ahaztu gabe, langile guztiei kezkatzen zaizkien zenbait arazo inguru, indarrak batu erabaki dute.