Mobilizazioak Bizkaiko telelaguntzaren zerbitzuan
2015/02/12

Eusko Jaurlaritzaren telelaguntzaren zerbitzua ematen duen enpresa UTE Televida GSR da, eta horko Enpresa Batzordeak mobilizazioak bultzatu izan ditu joan diren asteetan, zerbitzu-kalitatearen galera eta enpresan diharduten 100etik gora langileen lan-baldintzen gainbehera lehengoratzeko asmoz.
Izan ere, soldata-eskala bikoitza, zerbitzua egokiro emateko pertsonal-ratio urriak, soldatak bost urtez izoztuta, eta Estatuko hitzarmena aplikatzeko baldintzak gogortzea izan dira arrazoiak mobilizazioak datozen asteetan areagotzeko. Datorren astelehenean, otsailak 16, Zuzendaritzarekin egingo duten bileran lan-baldintzak duinago bihurtzen aurrera egin ezean, lanuzteak ugalduko dira otsailaren 20tik aurrera.