Beasaingo Ingeteam Indar Machines

Mobilizazioei berrekin diete enplegua bermatzeko eta erosahalemaren defentsan

2023/04/25
Enpresak ez du plantilla ziurtatu nahi, ezta KPIa bermatzeko konpromisorik hartu ere. Hori dela eta, lau orduko lanuztea egin dute txandaka %90ko jarraipenarekin, eta Beasainen manifestazioa.

Gaur, apirilaren 25ean, Beasaingo Ingeateam Indar Machine enpresako langileak berriro mobilizatu dira. 670 lagunek lan egiten dute lantegian motore eta sorgailu elektrikoak egiten, eta ELAk 10 ordezkari ditu.

Apirilaren 27rako egun osoko greba deitu dute. Hori dela eta, langileek kontzentrazioa egingo dute Zamudioko enpresaren egoitza nagusiaren parean, goizeko 10:30etatik 12:30etara.