Mobilizazioei ekingo diete berriro Bizkaiko bulegoen sektorean

2022/12/19
Bizkaiko bulegoetako langileek mobilizazioei ekingo diete berriro. Sektoreko langileek 10 urte daramatzate hitzarmenik gabe. Gauzak horrela, berriz ere mobilizazioetara jotzea erabaki dute eta ELA, CCOO, LAB, UGT eta CGT sindikatuek abenduaren 22rako Bilbon deitutako manifestazioarekin bat egingo dute.

Sindikatuek zuzenean eskatu diete patronalei 30.000 laguni eragiten dien hitzarmenaren negoziazioari heltzeko. “Bada garaia patronalak bahitutako hitzarmenari heltzea, ezin dugu onartu soldatak izoztuta jarraitzea. KPIaren igoeren ondorioz, sektorean erosahalmenaren galera gero eta handiagoa da”, deitoratu dutenez. Manifestazioa 19:00etan abiatuko da Moyua Plazatik.