Lan hitzarmenaren aldeko mobilizazioei ekingo diete Gipuzkoako Papergintza alorreko langileek

2015/11/04
Lan hitzarmenaren aldeko mobilizazioei ekingo diete Gipuzkoako Papergintza alorreko langileek
ADEGI patronalak, nahi duenaz bakarrik hitz egin nahi duela salatu dute ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariek gaurko bileraren ostean. "Trabak jartzen ari zaizkio negoziazioari; eta dirudienez, berau oztopatu nahian dabil". Bilera hasi aurretik elkarretaratzea egin dute Donostian papergintza alorreko ordezkariek.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen agiria:

Gipuzkoako Pasta, Paper eta Kartoi Sektoreko langileok nahi dugun Probintzia Hitzarmenak, egun, enpresak dauzkan premiei erantzun behar die.

Ba dira hamar hilabete negoziazioari ekin genionetik, eta hainbat bider elkartu ondoren, ADEGI patronalak ez duela negoziatu nahi salatu nahi dugu. Aldi honetan zehar enpresako plataforman azaltzen ziren puntu batzuk baztertu ditu soilik. Ez du sindikatuen proposamena balioetsi, ez du Hitzarmenaren artikulu zaharkitu batzuk egokitzeaz hitz egin nahi, ez ditu soldata igoerak aipatu nahi, ez du mutualitateez hitz egin nahi, ez Medikuntza Zerbitzuen kudeaketaz, baimenetaz,..., ez eta enpresariek beraiek hitzartutako itunen deslotura ezartzen duten enpresetan sortu den egoeraz ere.

Sektorearen egoerak alderdien arteko akordioak eskatzen ditu, enpresen bideragarritasunari, lanpostuei eta lan baldintzei eutsi ahal izateko. Horixe da gure eeskaintza.

ADEGI, nahi duenaz bakarrik hitz egiteko jarrerarekin, trabak jartzen ari zaizkio negoziazioari; eta dirudienez, berau oztopatu nahian dabil.

Horregatik, eta egungo egoera askatuko duen benetako negoziazioa lortze aldera, Jendartean jakinarazten dugu, gaurdanik, mobilizazio aldiari ekingo diogula, non sektoreko enpresetan, grebetan amaituko dena. Horretarako, hurrengo egunotan, lantegiko batzarrak egingo ditugu gure lankideekin batera.