Mobilizazioek Adegik Gipuzkoako eraikuntzan egindako eskaera aldatzera behartu dute

2007/05/15
Iragan maiatzaren 11n Gipuzkoako eraikuntzaren alorrean egindako mobilizazioek lehen ondorioak izan dituzte. Izan ere, Adegiri orain arte zuen jarrera itxia alderatzera behartu zaio mobilizazioen bidez.

Maiatzaren 17ko bileran Adegik bere eskaintza aldatu du. ELAren ustez, jarrera horrek helburu garbi bat dauka: langileek hasitako mobilizazioak eta sindikatu batzuk planteatutako greba mugagabearen mehatxua bertan behera uztea.

Adegik bileran planteatu duen soldata igoera orain arte planteatu duena baino hobea da, eta beste zenbait gai garrantzitsu ere jorratu ditu. Hala ere, ELAren ustez Adegiren eskaintza ez da nahikoa, eta soilik langileen desmobilizazioa bultzatzen du. Oraindik badu zertan hobetu bere eskaintza Adegik.