Mobilizazioek aurrera jarraitzen dute Euskalduna Jauregian

2018/01/04
Aurrera jarraitzen du greba mugagabeak Eulen enpresan, Bilboko Euskalduna Jauregiko zerbitzu ezberdinen adjudikazioduna. Atzo Enpresa Batzordea zuzendaritzarekin batzartu zen, baina ez zen inolako akordiorik egon. Enpresaren eskaintza ez da inondik ere nahikoa, ez du balio langileek sufritzen duten prekarietatearekin amaitzeko.

Eulenek antzinatasuna aitortu gabe jarraitzen du –langile batzuk 15 urte daramatzate Euskaldunan–; soldata proposamena prekarioa izaten jarraitzen du; behin-behineko langileen erregulazioa –langileen %60– zehaztu gabe jarraitzen du… Egoera honen aurrean, langileek argi daukate: grebarekin eta mobilizazioekin jarraituko dute.

Gauzak honela, Peter Panen ikuskizunarekin kointzidituz, 16:00tan kontzentrazio bat egongo da Euskaldunaren aurrean; bestalde, urtarrilaren 5ean, 12:30etan, Meltxor, Gaspar eta Baltazarrek ikatz zaku bat emango diote Diputazioari langileen izenean.