Mobilizazioek Virtisuren lekualdaketa eragotzi dute

2006/04/11

Azken hilabeteetan Virtisu enpresaren lekualdaketaren aurka egin diren mobilizazioek bere emaitza eman dute. Zuzendaritzak enpresa Kataluniara eraman nahi zuen, baina, azkenean, asmo horri uko egin dio. Askotan salatu izan dugun bezala, enpresaren lekualdaketa burutu izan balitz, 600 lanpostu arriskuan egongo lirateke Enkarterrietan.

ELAk, gai honen inguruan, honako hau nabarmendu nahi du.

1.-ELArentzat oso albiste ona zuzendaritzak lekualdaketari uko egin izana eta lanpostuen jarraipena.

2.-Borroka honetan modu batean ala bestean elkartasuna agertu duten lagun eta erakundeei eskerrak eman. Baina, era berean, gai honi irtenbide bat bilatzeko orduan Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren inplikazio eza azpimarratu nahi dugu.

3.-Hartutako erabakiak ez ditu enpresaren inguruko zalantza guztiak argitzen. Sindikatu bezala dugun ardurak datozen hilabeteetan emango diren gertakariei jarraipen zehatza egitera behartzen gaitu.