nafarroako optiken merkataritza
Mobilizazioekin hasi dira hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa hausteko

Optiken merkataritzaren sektorean 2020ko amaieratik hitzarmena berritu gabe dago. Hainbat negoziazio bilera egin ondoren, sindikatuek salatzen dute patronalak aurrera pausoak blokeatzen ari dela, eta bere hitzarmen proposamenari eusten diola, nahikoa ez dela jakin arren.
ELAk (sektoreko sindikatuen ordezkaritzaren % 50), UGTk ( % 33) eta LABek ( % 17) aho batez eskatu dute soldaten erosahalmena bermatzea. Hitzarmenaren indarraldia amaitu zenetik, Nafarroako KPI metatua %13koa da.
Era berean, lanaldia murrizteko eskatzen dute, opor egun bat gehiagorekin, soldata baxuenak dituzten lanbide kategoriak kentzeko eta larunbat arratsaldeetako plusa hobetzeko.
Patronalaren proposamenaren edukia eskasa denez, elkarretaratzea egin dute gaur, hilak 22, Iruñeko udaletxeko Txapitela kaleko Rouzaut Optikaren eta Alforja Optikaren aurrean. Blokeoa mantenduz gero, mobilizazioekin aurrera jarraituko dute sektorean.