Applus+ AC6 (AC6 Metrología S.L.) - Noain
Mobilizazioekin hasi dira Nafarroako metaleko hitzarmena aplika diezaieten

Langileak enpresaren aurrean bildu dira metalaren sektoreko hitzarmena aplika diezaieten, gaur egun aplikatzen zaien estatuko ingeniaritza hitzarmenaren ordez.
Applus+ AC6 (AC6 Metrología S.L.) Noaingo enpresa da, kalibrazio eta metrologia industrialean diharduena. AC6 enpresa Nafarroako kapitaleko enpresa bat zen, Applus mutinazionalak erosi arte. Gaur egun 25 langile ditu, ELAk ordezkatuta.
Enpresan ingeniaritzen estatuko hitzarmena aplikatzen dute, eta gaur langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren aurrean Nafarroako metalaren hitzarmena aplikatzea eskatzeko.