Mosaiko erraldoia osatu du Gure Esku Dago-k

2014/11/08
Gure Esku Dago plataformaren deialdiari erantzunez, milaka herritarrek parte hartu dute Donostiako La Zurriola hondartzan mosaiko erraldoiaren osaketan. Ekitaldi ikusgarria izan da Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta, bide batez, Euskal Herrian osatu beharreko bide orri propioa gauzatzeko.

ELAko militante ugari izan da ekitaldian bertan.