Moteltze baxuagorekin , Hegoaldean enplegu gehiago deusezten da

2009/04/24
EPAk publikaturiko datuek urteko lehen hiruhilekoan 38.500 enplegu deuseztatu direla Hego Euskal Herrian adierazten digute, eta honek, lanpostu suntsiketa erritmo izugarria adierazten du. Zehazki, urteko lehen hiruhilekoan galduriko enpleguek, 2008an suntsitutakoaren erdia baino gehiago suposatzen dute. Era honetara, 428 lanpostu galdu dira egunean Hego Euskal Herrian lehen hiru hileetan.

Langabezian dagoen biztanleria 27.300an gehitu da hiruhilekoan, eta langabezi tasa %10,4ra igo da. Era honetara, langabezi tasak bikoiztu egiten du orain dela urte bete izanikoa.

Langabezi tasa 4 aldiz gehiago ari da hazten Hego Euskal Herrian Europako Batasunean baino, nahiz eta Europar Batasuneko ekonomiaren bilakaera hemengoa baino okerragoa izaten ari den. Krisiak, beraz, ez du azaltzen langabeziaren bilakaera ezberdin hau.

Hegoaldeko enpleguaren behin-behinekotasun altuak lagundu egiten dio inolako zalantza gabe enplegu suntsiketari, eta honek, era berean, lan errentek aberastasunaren banaketan pisua galtzen jarraitu dezaten.

Nahikoa arrazoi ditugu honi eta beste egoera batzuei aurre egiteko, eta maiatzaren 21eko greba orokorrean kalera ateratzeko.