lanbidearteko Gutxieneko soldata

Gutxieneko soldata propioa izateko mozioa aurkeztu dute 56 enpresetako langileen ordezkariek

2025/06/18
Mozioa jaso dute gutxieneko soldata propio batek eragin zuzena izango lukeen sektoreetako ordezkariek, hala nola Arabako adinekoen egoitzetakoek, osasun klinika txikietakoek, hoteletako langileek, Bizkaiko elikagaien merkataritzakoek, lorazainek, enplegu zentro berezietakoek, bulegoetako langileek, telemarketingeko langileek edo Amazoneko langileek.

ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek Hego Euskal Herriko langile guztientzat gutxieneko soldata duin eta erreal bat ezartzeko ekimena abiatu dute. Azaldu dute gutxieneko soldata aberastasunaren banaketarako tresna nagusietako bat dela, eta prekaritatearen eta pobreziaren aurkako borrokan ezinbesteko neurria.

Egungo Espainiako gutxieneko soldatak, ordea, ez du bermatzen Hego Euskal Herriko langileek bizitza modu duinean garatu ahal izatea, kexu dira. Gainera, prezioak gorantz doaz eta enpresen irabaziak marka historikoetara iristen ari dira. Horregatik, diote, behar-beharrezkoa da gutxieneko soldata hemen erabakitzea eta errealitate sozioekonomikoari egokitzea. “Langileen lan- eta bizi-baldintzak hobetuko dituen burujabetza ariketa da”, baieztatu dute.

Horretarako, bi bide abiatu ditu gehiengo sindikalak: bat, bertako eskumenen baitan Lanbidearteko Akordio bidez patronalarekin negoziazioa hastea, Confebask eta CEN patronalek ezezko borobilarekin erantzun duten bidea. Bestea, Herri Ekimen Legegilearen bidez autonomia erkidegoek gutxieneko soldata propioa ezartzeko eskumena eskuratzea, eta horretarako milaka sinadura biltzen ari dira.

Gutxieneko soldata propio batek bereziki eragingo lieke gizartean lan baldintza okerrenak dituztenei; sektore feminizatuak, migratutako pertsonak, aniztasun funtzionala duten langileak dauden esparruak eta gazteak lanean ari diren enpresak.

Esandakoarengatik, aipatutako sektore horietan ari diren langileen ordezkariek dei egiten dute gutxieneko soldata propio baten aldeko ekimen guztietan, lanbidearteko akordio baten alde izan edo Herri Ekimen Legegile baten aldeko sinadurak biltzeko.

Era berean, enpresa hauetan ari diren langileen ordezkariek dei egiten diete Hego Euskal Herriko langile guztiei beren sinadurarekin sostengua eman diezaioten gutxieneko soldata propio baten aldeko Herri Ekimen Legegileari. “Sinadura bakoitzak, legez, gutxieneko soldata ezartzeko aukera errazten du eta, era berean, patronalari presio egiten dio negoziazio mahaira bueltatu dadin”, azpimarratu dute.

Jarraian azaltzen dira gutxieneko soldata propio baten alde atxikimendua eskaini duten eta gutxieneko soldata propio baten onuradunak izango liratekeen langileen ordezkariak:

 Araba:

  • Caser adinekoen egoitza

  • Sanitas adinekoen egoitza

  • Ariñez-Villodas adinekoen egoitza

  • Mercedarias adinekoen egoitza

  • Colisee adinekoen egoitza

  • Gazalbide adinekoen egoitza

  • Garbident klinika pribatua

  • Enviser lorazainak

  • Biocompost. Birziklapen enpresa

Bizkaia:

  • Lantegi Batuak EZB.

  • Fabripapel SLU Cherry EZB.

  • Sifu EZB.

  • CAE EZB.

  • Ilunion operarios EZB.

  • Avifes Ez-gaitasunak dituzten pertsonen artapena.

  • Sindrome de Down Ez-gaitasunak dituzten pertsonen artapena.

  • Salica Arrain kontserba.

  • Lanalden telemarketing.

  • Energuia Web Bulegoak.

  • Entelgy Ibai Bulegoak.

  • Xupera Telemarketing.

  • Inetum Bulegoak.

  • Garbialdi Garbikuntza.

  • Abando Garbikuntza.

  • Optima Garbikuntza.

  • UPV Garbikuntza

  • Bilboko kiroldegia.

  • UTE Bilboko Udala garbikuntza

  • Epaitegietako garbikuntza

  • Impacto Garbikuntza

  • UTE Bizkamb

  • Bilboko lorezainak

  • Hotel Ercilla

  • Hotel Mercure

  • Emtesport kiroldegia

  • Ercoreca Elikagaien merkataritza

  • Zara Ehunen merkataritza

  • Tendam Ehunen merkataritza

  • Stradivarious Ehunen merkataritza

  • Radisson Hotela

  • Occident Aseguru enpresa

  • Catalana Occidente Aseguru enpresa

  • Ares capital UBER

  • Moove cars UBER

  • Envac Iberia Ingenieria

  • Ugaoko lorazainak

  • Costco. Grandes Almacenes

  • Equipafasa Elikagaien Merkataritza

  • Vitaly Health Services Aseguru enpresa

Gipuzkoa:

  • Gureak EZB.

  • Katea-Legaia EZB.

  • Gipuzkoako anbulantziak.

  • Delcom AMAZON.

  • Geslagun Garbikuntza.

  • Hoteles y Termas (La Perla)

  • Abaltzisketa Logistika Telemarketing.