LAneko heriotza

Garraiolari bat hil da Zambranan, gidatzen ari zen kamioia irauli ondoren

2023/04/17
ELAk jaso dituen aurreneko datuen arabera, 39 urteko langile bat hil da gaur goizaldean Zambranan, A-68 errepidean Zaragozarako norantzan gertatu den istripu batean. Antza denez, gidatzen ari zen kamioia errepidetik atera da eta iraulita geratu da, gidaria barruan harrapatua geratu delarik. Osasun zerbitzuak bertaratu arren, ezin izan dute langilearen bizitza salbatu. Datu gehiago jasotzeko lanean ari da sindikatua.

Jada 14 behargin hil dira lan istripuen ondorioz Hego Euskal Herrian, horietatik 5 Araban. Garraio sektoreko langileek pairatzen dituzten lan baldintza gogorrak eragin zuzena dute sektoreko ezbehar tasan eta zoritxarrez, geroz eta ohikogoak bilakatzen ari dira garraiolariek izaten dituzten istripuak, zeintzuk prekarietatearekin lotura estua duten.