"Mugak, Trasnazionalak eta Migrazioak" eztabaidagai Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko V. Ekintzaren barruan urriaren 17tik 2021eko martxoaren 6ra arte Euskal Herrian

2020/10/15
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak hasiera emango dio larunbat honetan, urriaren 17an, Mundu Martxaren Nazioarteko V. Ekintzari gure lurraldean. Goizeko 11: 30ean prentsaurrekoa izango da Irun-Hendaia oinezkoen zubian. Ondoren, performance berezi bat egingo dute, "Mugak, Transnazionalak eta Migrazioak" kalera eramateko, zubiak eta zapiak ikur gisa erabiliz.

 ELAk, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren talde dinamizatzailearen eta plataforma nazionalaren parte aktibo gisa, bat egin du larunbat honetan Irunen egingo den ekintzarekin, eta aurreratu du aktiboki parte hartuko duela urriaren 17tik 2021eko martxoaren 6ra egingo den prozesuan, egun horretan amaituko baita V. Nazioarteko Ekintza hau.

Informazio gehiago: https://www.emakumeenmundumartxa.eus/2020/10/06/v-internacional-ekintza hauspotzen-doa-euskal-herrian/