Mugikortasun jasangarriaren inguruko hitzaldia, Bilbon

2005/12/12

Bihar, abenduak 13, asteartea, 18:00tan, David Guillamonek eta David Hoyosek "Mugikortasun jasangarria" izeneko hitzaldia emango dute Bilbon, Barrainkua 13ko gure egoitzan. Hitzaldian garraio eredu egokiago baterako oinarriak zehaztuko dituzte. Hitzaldia Manu Robles Arangiz Fundazioak antolatu du.

Lau urte daramate Ingurumen-Ekonomiako unitatean lanean, batik bat Euskal Herriko garraioaren, ingurumenaren eta lurralde-antolamenduaren arteko harremana aztertzen. Ingurumen-Ekonomiako unitatea Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde-Antolamendua sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Publikorako Institutuaren arteko ekimena da; bere xede nagusia jarduera ekonomikoaren eta ingurumenaren arteko harremanak ikertzean datza.

David Hoyos; Ekonomian lizentziatua (UPV/EHU). Garapenerako ekonomiako masterra (Manchesterko unibertsitatea)

David Guillamón; Ekonomian lizentziatua (UPV/EHU). Lurralde antolamendu eta kudeaketan aditua (UPV/EHU)