Mundakan izandako lan ezbeharra salatzeko kontzentrazioa

2007/09/02
Irailaren 3an kontzentrazioa egin da Bermeoko Lamieran, abuztuaren 31n Mundakan izan zen lan ezbehar larria salatzeko. Istripuaren ondorioz Bermeoko langile bat hil zen.

ELA, LAB, ESK eta STEE-EILASek deitu dute kontzentrazioa. Hildako langilea igogailu batean zegoen beharrean; igogailua tentsio altuko kable batekin kontaktuan jarri zen, eta langileak deskarga bortitz bat jaso zuen.