INNPALA
Mungiako Urrezko Pala Pro txapelketa mantenduko da

Joan den asteartean txapelketaren antolatzaileek jakinarazi zieten palistei bertan behera geratzen zela txapelketa, “egungo egoeraren bilakaeraren inguruko ziurgabetasunagatik”
Joan den martxoaren 25ean Mungiako Urrezko Pala Pro txapelketako antolatzaileek pilotariei jakinarazi zieten txapelketa bertan behera geratu zela, palisten egungo egoeraren bilakaeraren inguruko ziurgabetasunagatik eta datarik ez zegoelako. ELAk, palistekin batera, greba eskubidearen urraketa izan zitekeela baloratu zuen, eta hala jakinarazi zieten Txapelketaren antolatzaileei, aurreko jakinarazpena akatsa baino ez dela baieztatzen dutenak.
Atzo, martxoak 27, Innpala enpresak plantillari jakinarazi zion txapelketa mantentzen zela. Palistek prekaritate egoerarekin amaitzeko eskatzen jarraitzen dute, eta enpresak egindako kaleratzeei irtenbidea ematea exijitzen dute. Hurrengo negoziazio bilera apirilaren 3an izango da, osteguna.