Muñoa: “Arlo fiskalean Diputazioek antzeko neurriak hartzen dituzte”

2011/11/08
ELAk informazio kanpaina bati ekingo dio, eta mobilizazioak ere egingo ditu, bere proposamenak aldarrikatzeko. Izan ere, sindikatuaren proposamenek Diputazioen aldetik jaso duten erantzuna ez da inondik ere nahikoa izan.

Amaia Muñoa idazkari nagusiaren albokoak, Mikel Noval arlo sozialeko arduradunak eta Idoia Intxaurbe bulego teknikoko kideak ELAk Foru Aldundietara fiskal arloan igorritako proposamenak jaso duten erantzunaren balorazioa egin dute gaur Bilbon.

Muñoak salatu du Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek iragarri dituzten aurrekontuek murrizteko politikak areagotzen dituztela, desberdintasun batzuk gorabehera; Arabako Aldundiak ere bide horri jarraituko diola azpimarratu du. Bestalde, erakundeen arteko eztabaida fiskalean desinformazioa eta ezkutukeria nagusi direla esan du.

Mikel Noval arlo sozialeko arduradunak, aldaketa sakonagoak egin beharra aldarrikatu du eta aldaketa ezean murrizketak nagusituko direla gaineratu du. Ondorioz, langabezia handituko dela eta politika sozialetan murrizketak izango direla salatu du.

Irakurri osoa