Muñoa: “Ez dago langile eta pentsiodunentzako inolako neurri positiborik”

2011/02/04
ELAk Madrilen otsailaren 2an gobernu espainiarrak, UGT eta CCOO sindikatuek eta patronalak sinatutako Itun Sozial eta Ekonomikoa kritikatu du. Amaia Muñoa, idazkari nagusiaren albokoak adierazi du Ituna pentsioen historian izan den murrizketarik handiena egiteko eskenaratze bat izan dela.

Muñoarekin batera, aurkezpenean Mikel Noval arlo sozialeko buruak eta Janire Landaluze bulego teknikoko kideak parte hartu dute.

Novalek esan du Itun honetan negoziazio kolektiboari buruzko aipamen egiten dela, eta “honen bitartez lurralde mailako negoziazioa berten behera utzi nahi dela, benetazko negoziazioa dagoen esparrua, han zuzen ere”.

 

Irakurri txostena