Muñoz: “ 45 egunetako erreferentzia amaitu da”

2010/06/18
ELAren iritziz, Espainiako Gobernuak dekretuz onartu berri duen lan erreforma langileon eskubideetan atzerakada larria da. Onartutako neurriekin enpresen lan-kostuak jaitsi egingo dira, eta kalitatezko enplegua langile prekarioekin ordezkatzea errazagoa izango da.

ELAk lan erreformaren inguruko txostena aurkeztu du Bilbon. Adolfo Muñoz, “Txiki”, idazkari nagusiarekin batera, Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna eta Janiere Dominguez, ikerketa bulegoko kideak hartu dute parte aurkezpen honetan.
Idazkari nagusiak adierazi du datozen asteotan Espainiako gobernuak talde parlamentariekin burutuko dituen negoziaketetatik ez dela gauza onik aterako. “Aldeko botoa ematen dion alderdiak langileon kontra jotzen duela jakin behar du”.

 

Irakurri txostena