Muñoz: “ Banketxeak onbideratzen ari dira eskubide sozialen kontura”

2012/10/01
ELAk gogor jo du joan zen ostiralean Espainiako ministroen kontseiluak onartutako 2013ko aurrekontuen aurka. Sindikatuaren iritziz “zorra ordaindu beharra beste edozeren gainetik jartzen dut eta . honek gero eta gehiago urruntzen ditu klase politikoa eta herritarak. Langabezia eta ekonomia erreala ez zaie batere axola.

 

ELAko idazkari nagusia Adolfo Muñoz “Txiki”. Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna eta Idoia Intxaurbe, ikerketa bulegoko kideak Estatuko 2013ko aurrekontuen inguruko txostena aurkeztu dute gaur goizean Bilbon. Muñozek adierazi du zor publikoa ez dela zilegi. Era honetan, zilegi ez dela erabakitako zatia ez ordaintzeko eskatu du, beste herrialde batzuk egin duten bazala. Zehazki, zorraren interesak ordaintzeko 38.590 milioi euro erabiliko da, estatuak egingo duen gastuaren %22,7.

Errege-Dekretuz Gobernuak Hitzarmen Kolektiboen Batzorde Kontsultibo Nazionala arautu zuen ministroen kontseiluak, joan den otsailean erabakitako erreforma laboral eta negoziazio kolektibokoa garatzeko. Erreforma hark Batzorde honi ematen dio enpresen eta langileen ordezkarien artean dauden desadostasunak konpontzeko ahalmena, hitzarmena ez aplikatzeko prozeduretan. Errege-Dekretu honekin gobernuak hitzarmenak ez aplikatzeko enpresen interesen aldeko beste urrats bat egin du, dekretuak ezartzen baitu alderdien arteko akordiorik ezean erabaki bat hartuko dela.

ELAk berretsi egin behar du ezinbestekoa dela mobilizatzen jarraitzea eraso hauei aurre egiteko eta politikak alda daitezen lortzeko. Halaber, Euskal Herrian sortu den gune sindikal eta sozialak erakunde desberdinen lankidetza ahalbidetzen duela uste du, helburuak eta jarduteko moduak partekatuz.

Irakurri txostena