Muñoz: “Latinoamerikak erakutsi digu politika neoliberalak eta hauen aitzindariak pikutara bidali behar direla”

Muñozek bere hitzaldiaren hasieran esan zuen “Latinoamerikak 80 eta 90etako hamarkadetan eman zigun ikasgaiak erakusten digu bidea: pikutara bidali behar ditugu politika neoliberalak eta hauen aitzindariak”, eta nabarmendu zuen “Nazioarteko Moneta Fondoarekin (NMF) eta Munduko Bankuarekin duela urte batzuk Latinoamerikan gertatutakoa behatuz gero, antzekotasun gehiegi ikusten da. Troika neoliberalak (NMF, Europako Banku Zentrala eta Batzorde Europarra) murrizketa antisozialak ezartzen dizkigute, baina krisi honek ez dauka kontu sozial eta laboralekin inongo loturarik”.
Halaber, ELAko idazkari nagusiak erabakitzen ari diren politikak aipatu zituen: “langabezia handitzen dute eta ekonomia erreala zanpatzen dute”. “Ez dago krediturik, aurrekontu publikoetan mozketa latzak egiten dituzte, soldatei erasotzen dite, malgutasuna areagotzen da, lanaldia luzatu... Langabezia gora doa”.
Para Muñozen aburuz, “hau lasterketa zoro bat da, eta bere helburua langabeziak eragiten duen beldurraz baliatzea da. Zapaterok esan zuenetik erreforma guztiak egiteko prest zegoela, “gogorrak izanagatik eta kosta ahala kosta... bata bestearen atzetik ezarri dizkigute”.
ELAko buruak gogoratu zuen gurean lan-errentek aberastasunaren banaketan 7 puntu galdu dutela, eta aberatsenei egindako opari fiskalek kapitalen ihesa nahiz espekulazioa ekarri dutela. “Murrizketa sozialak aukera bakarra bailiran aurkezten dizkigute, bestelako zerga-politikak egitera ausartzen ez direlako. Baina horretarako modua badago, egundoko tartea dago”.