Muñoz: “Agintari arduragabeak daude gobernuetan”

2010/12/15
Bi mila ordezkari inguruk parte hartu dute abenduaren 15an gehiengo sindikalak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen aurka Gasteizen egin den manifestazioan. ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta Eusko Legebiltzarraren aurrean amaitu da manifestazioa. Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, “agintari arduragabeak daude gobernuetan, eta babestu egiten dituzte kapitalismoaren esperimentuak; pertsonekin egiten dituzte esperimentuak, geurekin alegia”

ELAko idazkari nagusiak gobernatzeko aukera dutenak kasta bat direla, eta kapitalarekin batera eskubide sozialak eta soldatak  ebasten ari direla, salatu du manifestazioa hasi aurretik egindako hitzaldian.. “Euren alde daude, eta haiekin lan egitera joaten dira “funtzio publiko” aldia amaitzen dutenean. Azken adibidea: Garraio sailburu izan zena Confebaskeko idazkari nagusia izango da. Ia jarraian. Aholkua ematen diete enpresei, hauek zergarik ez ordaintzeko zer egin behar duten”. Bere hitzetan, dirua arlo publikoaren esku dagoenean, zintzo kudeatuz gero eta helburu publikoetarako, askoz ere eragingarriagoa da espekulatzaileen eskuetan uztea baino. “Pairatu dugun zerga-politikak kapitala metatzea eta espekulazioa ekarri du, eta horrek eragin zuen krisia”, adierazi du.

Irakurri Hitzaldia