Muñoz : “Estatuan porrot egin duen enplegu-politika eredua ekarri dute”
2010/10/01
ELAk Espainiako Gobernuak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak enplegu-politika aktiboen inguruan lortutako akordioa kritikatu du. Sindikatu honen iritziz, eskubide politiko bati uko egiten zaio, modu larri batean, eta, bide batez, porrot egin duen enplegu-politika eredua bat inposatzen zaigu.
Adolfo Muñoz “Txiki” ELAko idazkari nagusiarekin batera, Mikel Noval –arlo sozialeko arduraduna– eta Janire Landaluze –azterketa bulegoko kideak– hartu dute parte ELAk Bilbon egin duen aurkezpenean.
Muñozen esanetan Euskal Autonomi Erkidegoari ukatu egiten zaio enplegu-politikak erabakitzeko ahalmena, eta ezarri den ekonomi-itunaren irizpideen arabera galera handia suposatuko du ere lortutako akordioak.