Muñoz: “Ez zaigu arrazoirik falta, ez alternatibarik ere. Gakoa indar-erlazioan eta botere sindikalean dago"

Adolfo Muñoz “Txiki”k, idazkari nagusiak, “botere sindikalaren” beharra eta egoera zailetan alternatibak plazaratzeko duen gaitasuna azpimarratu ditu, Bilboko Miribilla kiroldegian elkartutako milaka militanteren aurrean. Era honetan, ELAko kideen lana goraipatu du eta Klase-sindikatu batek, sindikatu abertzale batek, 100 urte betetzea, eta ELAk egiten duen moduan, arrakasta bat dela, eta horretaz harro egon behar dugula, gaineratu du.

ELAk Bilboko Mirivilla kiroldegian ospatu du bere meneurreneko ekitaldirik garrantzizkoena, ELAko kideekin batera, Nazioarteko Sindikatuetako Konfederazioko eta Europako Sindikatuen Konfederazioko buruak, gehiengo sindikaleko ordezkariak, alberdi politikoko arduradunak eta eragile sozialetako ordezkariak ere bertan izan dira dira.

Adolfo Muñoz “Txiki”k gaineratu du, negoziaketa kolektiboa aberastasuna banatzeko tresna bat dela eta Zapateroren gabernuak ezarri nahi dituen aldaketak “gure defentsa kolektiboa ahuldu egingo duela, enpresaburuari botere handiagoa emanez lan-baldintzak pobretzeko; hots, soldatak eraso egin” nahi dituela.

 

Irakurri hitzaldi osoa