Muñoz: “Fiskalitateari buruzko eztabaidak lehentasuna du egoera honetan”

2013/02/18
Muñoz: “Fiskalitateari buruzko eztabaidak lehentasuna du egoera honetan”
Gunea osatzen duten eragile sindikal eta sozialek lan eta eskubide sozial duinen zein eredu sozial eta ekonomiko berri baten aldeko manifestazioa deitu dute martxoaren 16rako Bilbon. Aurrez, martxoaren 12an, Jaurlaritzaren aurrekontuak eztabaidatzen dituen egun berean, elkarretaratzea egingo da Gasteizko Legebiltzarraren aurrean.

 

ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozen hitzetan mobilizazioak ezinbestekoak dira egoera aldatzeko. Izan ere, kaleetan jende multzo handia ikusten duten heinean bakarrik beldurtuko dira politikariak. ELAko idazkari nagusiak adierazi du fiskalitateari buruzko eztabaidak lehentasuna izan dezan mobilizazioak premiazkoak direla.

Muñozek Foru Ogasunek azken urteotan eraman dute politika gaitzetsi du, eta zerga iruzurraren aurkako neurriak eta kapitalen errentei, enpresen irabaziei eta ondasun handiei lotutako zergen inguruko politika aurrerakoiak exijitu ditu.