Muñoz: “Gure agintariei ez diegu entzun irabaziak neurtu behar direla”

2011/04/19
Muñoz: “Gure agintariei ez diegu entzun irabaziak neurtu behar direla”
Euskal langileok gure baldintzak erabaki, badugu alternatiba” lemapean ospatuko du gehiengo sindikalak 2011eko Maiatzaren Lehena. ELA, LAB, STEE-EILAS, ENHE eta HIRU sindikatuek ez zuten elkarrekin ospatzen egun hau 2004 urtetik.

Adolfo Muñozek, Txiki, ELAko idazkari nagusiak, mobilizazioaren beharra azpimarratu du Maiatzaren Lehenerako gehiengo sindikalak Bilbon adostu dituen ekitaldien aurkezpenean. “Mobilizatzeak merezi du. Egoera zail honetan ere aurpegia emateko gai izan behar dugu eta ez dugu etsi behar”.

ELAko idazkari nagusiak agintari politikoen aurka jo du: kapitalak eskatzen duen guztia egiteko prest daudela dio. “Agintari politikoak kapitalarekiko menpekotasuna behin eta berriro erakusten digute. Ez dira dirudunen aurkako erabaki bakar bat hartzeko gai. Ez diegu inoiz entzun irabaziak neurtu edo moteldu behar direla”

Bere esanetan, aberastasunaren banaketan dago gakoa, eta horretarako gehiengo sindikalak alternatiba baduela nabarmendu du.

 

Irakurri Adierazpena