Muñoz: “Kaleak betetzen baditugu egoera honi aurre egiteko gai izango gara”

2012/03/19
ELAk egoera sozial eta ekonomikoaren azterketa egin du Bilbon. Aurkezpenean, sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Muñoz “Txiki”k gogoratu du langabezi tasa %15,2koa dela Hego Euskal Herrian, iaz baino puntu bat gehiago. Hori dela-eta, egoera iraultzeko mobilizazioa baino beste irtenbiderik ez dagoela nabarmendu du.

ELAko idazkari nagusiak martxoaren 29an greba egiteko hamaika arrazoia dagoela azpimarratu du, eta martxoaren 30tik aurrera ere gure eskubideak defendatzeko borrokan jarraitu beharko dugula.

Muñozek uste du Rajoy, Barcina eta Lopez bat datozela murrizketekin, eta Gasteiz eta Iruñeko gobernuek Madrilera begira daudela. “Rajoyk murrizketak oinarrizkoak direla esan zain daude Lopez eta Barcina, eurek ere neurri berdinak hartzeko eta, aurpegia zurituz, errua Madrili botatzeko”.

Murrizketak ez direla amaituko eta etenik ez duen katea izango dela salatu du ELAko idazkari nagusiak. “Egoera honi aurre egiteko kaleak hartu behar ditugu, eta bide horretan martxoaren 29ko greba orokorra mugarri bat izango da”.

Novalek, bestalde, argitu du gazteriaren langabezia-tasa % 35,5koa izan dela 2011ko laugarren hiruhilekoan, urtebetean 5,5 puntu igo ondoren. Era berean, krisia hasi zenetik inolako diru sarrerarik gabeko langabeak %156 igo direla azpimarratu du.

Irakurri txostena